Gazteer etxegintzaren deskubriaratzeko egün bat apirilan !
Hori da ODACE eta AZIA alkarteen xedea.
Langileria eskaziari bürü egiteko eraikuntza saileko langileen formatzea lehentarzün bat dela aitzinean ezarri düe.
Hartako ikasle eta aitetamer egünaldi bat proposatzen düe, etxegintzako entrepresen eta formakuntzen ezagützeko. Bena xantier baten bisitatzeko parada ere badate.
Izenak apirilaren 18 a gabe eman behar dira, ODACE edo AZIA alkartearekin harremanetan sartzez.
Jean Jacques Etxeberri llargo (Etxeberri etrepresa), Dominique Hastoy (Hastoy entrepresa) eta Laure Etxeberriborde (Azia):