XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Erronkari eta Xiberoko ekoizleen lehen merkatüa

Denbora ejerrarekin jente hüllantü da atzo lehentze antolatü den Erronkari eta Xiberotarren arteko merkatüan Maulen, Eüskal ALkargoako partaidetzarekin.
Erran behar da orai badü bi urte Erronkari Ibarrak eta Maulek senidetze hitzarmen bat izenpentü düela. Eta geroztik urtean zehar egünaldi desbardinak antolatzen dütüe heben eta han. Eta atzo hogei bat ekoizle desbardinetaz gain (garagardo, gazna, eskü lan, bixkotx, pasta eta beste hainbat ekoizpen baziren.) pelota partida, dantzariak, müsikalariak eta bazkari hon bat partekatü düe harremanen sortzeko parada.

Goizan antolatürik zen mahain üngürüan, agertü da bi ibarrek badütüela  püntü amankomünak, desertifikazioa adibidez edota prezio apal bateetan etxebizitza baten ükeiteko arrenküra. bena beste alde zonbait oso desbardin dira xiberoa gazna lürralde bat baldin bada, Erronkarin ekoizle bakar bat beita.

Joan gira antolazale, erosle eta ekoizleengana :

Xiberoko Botzarekin egin dügün mahain üngürüa bi aldeko garagardo ekoizle, artzain eta laborariekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan