Mauleko gaztelüko lanak hasi dira. Düala 3 urte hasi dira biltzen, gaztelüaren arrafreskatzeko eraman behar ziren xedeen finkatzeko. Lanek 434 716 € kosteko düe, Mauleko herriak, DRAC, Kontseilü Orokorra eta Eskualdeko Kontseilüko lagüntzari esker aitzina eramaiten ahal düküe lanak. Bi partetan dirate, lehenik setemeretik 2012ko maiatzeala arte iraünen düana, lan handienak hargingoan dira eta lan nausia mürrüen azkartzea izanen da segürtarzün neurriak errespetatüz. Etxeberri enpresak dütü lanak eginen Laborie enpresarekin eta Lavigne arkitektaren agintü pean. Ondoko ürratsak 2012ko setemeren jarraikiko düe kanpoaren arraberritzearekin.
Entzün Béatrice Lahargoue Maule hiriko kültür ardüradüna :