Eüskal-Herriko Mendi Alkargoako Batarzünak, mendiaren erabilzale ezberdinen algar bizitzaren aisatzeko edo hobetzeko « Ibil eta Bizi Eüskal Mendietan » edo "Eüskal Mendiaren erabilpen egokien gida" laster zabaltüko dü. Horrez gain, « mendian-nola-bizi.com » internet günea ere sortü dü. Mendiaren erabilzaleer, heben diren ohidürak ezberdinak ezagütaraztea, erabilpen ezberdinen arteko arrenkürak aitzinikustea eta jenteen praktiken eta kabaleen algar bizitza hobeagoaren bermatzea da, gida eta internet günearen helbürüa. Haütetsi eta kudeazaileer dagokien tresnerietaz xehetarzünak ekarten dütüe, lürraldearen antolatzeko beita ere legeaz xehetarzün güziak. Hasteko lehen ürratsa da, beste zonbait izanen beitira ondoko hilabeteetan. Eüskal-Herriko Mendi Alkargoko Batarzünak, Baigorri, Garazi, Oztibarre eta Xiberoko botingoak edo sindikatak biltzen dütü.
Entzün Sabina Ithurburua Eüskal-Herriko mendi alkargoako batarzünekoa :