XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

XEEK mugimentüak xiberoko spekülazionearen kuntre jarraikitzen dü

 

XEEK xiberoko spekülazionearen kuntreko kolektiboak bere aktibitateak jarraikitzen dütü.

Helbürüa beti berra da : alojamentüaren arrenküra agerarazi.

Bide bazterreko Banderola eta manifestaldietarik landa, oraikoan gaüaldi eztabada bat proposatzen düe ostirale huntan Urdinarben.

8 orenetarik aitzina Aloze, Atharratze, Ezpeize, Ligi, Ozaze ala orano Lakarriko meraren entzüteko parada izanen da, eta hariekin eztabadatzera ere.

 

Mathieu Tauzin XEEK kolektibokoa: 

Previous Next

Ürrüstoiko Ttiki-Arotxea ostatüa plaza kantüan da.

Aitzinekoek ützirik, Alemaniar bikote bat Suitzatik jin da horren arra hartzeko.

Ostatüaz gain, jatetxe ere egiten düe bena aitzinetik leküa hartzez!

Xehetarzünak oro heben:

Leküaren hartzeko deit 07.88.94.59.35 edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Giltzak: , ,
Previous Next

Leheneko « calamity jane » ostatüa erosi züan Jean Chutahandy montoriesak igaran azaroan.

Obra hanitxen ondotik « L’irrintzina »-k bere bortak zabaltüko dütü neskenegünean pintxo gaüaldi batekilan !

Bere ostatüan ze proposatüko düan esplikatü deikü Jean Chutahandy-k :

 

Previous Next

Aurten sos gutigo züen jenteek bakantzetara juiteko nekeziak izan zütüen edo pürü kasü eman ziren ez sobera despenditzeko. Hortaz ohartü dira turisma bulegoetan.

Halere üsatin bezala Frantziako lekü guzietarik jente hüllantü da bortüetan kuritzeko.

Majilou Garicoits :

GUILLAUME HASTOY INFOCOM entrepresa sortü berri da !

Sekretürik gabe, Guillaume Hastoyen entrepresa sortü berria da.

Lan desbardinak eskeintzen dütü :

-sare sozialetako komünikazionea

-lojizielen testatzea

-logo edo afitxa gisakoen egitea

-ützülpengintza (frantses/españul edo ingles/frantses)

Ordenagailü bidezko lanen proposatzea deliberatü dü, manera hortan Mexikan egoiten delarik lanean jarraikitzen ahalko beitü.

Harekin harremanetan sartzeko « Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. », 06-75-01-00-00 edo facebook eta instagramez.

Guillaume Hastoy:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan