Blanquer, Frantziako hezkunde minixtroaren legea tzüntzürrian trebes baratzen da herri ttipietako eskoletan. Sohüta, Urdiñarbe-Müsküldi, Idauze-Mendi, ala Gotaiñe-Irabarneko eskoletan besteak beste, guraso, haur, herritar, ala haütetsiak bildü dira argazki baten egiteko. Honen helbürüa delarik, Blanquer minixtroaren lege asmüaren salatzea. 2020etik goiti obratü nahi den lege hau bozkatürik balitz, CM1 eta CM2ko haurrak kolegiotera joan behar lüküe, eta herri ttipietako eskoleri odol hüste bat ekarri, zerratzeko mehatxüak argiki ütziz. Egin argazkiak, Max Brisson senatariari helaraziak izanen dira, senadoreak direlakoz lürraldeen haütetsi bezala kontsideratürik. Departamentüko aüzapezen elkarteko bürüari mezü bat helarazirik izan zaio, herri güzietan ber argazkian eginik izan ditin, salatze honi indar emaiteko gisan… Bestalde, Eüskal Alkargoako Xiberoko adarrak ere mugimentü hau süstengatzen dü… Entzünik izanen diren ala ez, geroak erranen…. Léonie Aguergaray :
Johañe Carricaburu :
Jean Michel Arrayet :
Etxenko bat :