Mauleko Herriko Etxeak hiru urte oroz Kontseilü Orokorraren sos lagüntzak ükeiteko parada badü, eskolen arraberritzeko. Hala egin dü aurten. Bai Maule gainean, eta bai pean, eskola püblikoetako gelak freskatü dütüe, leihoak eta bortak arraberritzez, eta beste lan ttipi zonbait egitez. Orotara 120 000 bat euro beharrezkoak izan dira lan horien egiteko.
Erran behar da normetan izateko beharrezkoak zirela, eta oraitik aitzina ere, legeak laster bortxatüko beidütü, lan zonbait egin beharko dira. Ondoko ürratsa : eskoletako güne güziak herbaltüentako egokitürik izan ditean. Bena erran bezala, Kontseilü Orokorreko sos lagüntzak hiru urtetarik baizik ez dira horra, eta beraz, hiru urte egüki beharko da lan horien egiteko. Edo bestela, gastü güziak Herriko Etxearen gain izanen dira.
Haur gütiago
Eskoletako lanen aurkezpen egünean, Mauleko aüzapezarekin elhestatü gira, eta beste arrenküra baten berri eman deikü. Herri ttipietan bezala, Maulen ere haur kopürüa ttipitzen ari da urtez-urte. Zenbakiak horren erakusle dira : Maule-peko eskola püblikoan, aurten 77 haur sartü dira, düala 7 urte 160 zirelarik.
Entzün Mixel Etxebest :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 4329