Xiberoko gaü eskolak izen emaiteak abiatü dütü aste hontan.
Betiko eskeintza egiten düe, maila güzientako 6 oren kurtso astean, batua ikasteko kurtsoak, EGA igaiteko prestakuntza, formula berrezia ikastolako aitetamentako eta züen herrietan klase baten eraikitzeko parada.
Jakin azken urteetan gaü eskolak ez dütüala baizik klaseak proposatzen bena ere mintzapratikak eta ahoz eüskaraz lantzeko kurtsoak.
Niko Guiresse, gaü eskolako langilea :
Ordin ez düda, setemeraren 11tik 22lat 10 onetarik 12etara eta arrestiez 14ak30tarik 19etara Mauleko zerbütxü günean düen egoitzat hüllant zitaie.