Beste eskoletan bezala, astelehenetik Arbailletako eskola arra ikasleez bete da. Haur berri andana bat sartü dira eta 44 ikasleekin egin düe sartzea.
17 haur badira ama eskolan eta horik azken urtetan bezala 100% basque delakoan sartzen dira. Horrek erran nahi dü kurtsoak oro eüskaraz emanik zaiela. Aitetama oroek urte oroz onartü behar die aho batez honen plantan ezarteko.
Aurtenko xede pedagojikoa, munduko popülü nomadetaz izanen da. Kültür desbardinen deskubriarazteko haurrer.
Ikasleengana eta erakasleengana joan gira sartze honen aipatzeko :
Beste eskoletan bezala Urdinarbe eta Muskildiko haurrak eskolan arrasartü dira. Azken urtetan RPI batetan bildürik beitira bi herrietako haurrak. Txipienak Urdiñarbeko eskolan egoiten badira, handienak Muskildiko eskolan dira.
Ama eskolan 18 dira eta CPtik CE2eala beste 18 orotarat 36 dira Urdiñarben.
Eta CM1 eta CM2etan 10 dira.
Igaran urtean urte gaitza üken züen herriaren pastoralaz gain, haurrek ere bai pastoral ejer bat pestatü eta eman beitziren .
Aurten beste xederik baldin badütüe ez diratekeala hain handi segürtatü deiküe.
Muskildin Iker Uthurralt da erakaslea, Urdiñarben Daniele Etxekopar delarik. Frantses kurtsoetaz Julie Indaburu delarik axolatzen.