Urte osoan asteazkenez eta eskolako bakantzetan ehün bat haurrer batzarri egiten dü Xiberoko inganio güneak. Label berri bat üken düe herri alkargoatik eskolako bakantzetan 3-5 urteko haurrek egünaldiaren erdia osoki eüskaraz igaiten beitüe.
Üdan aldiz Sohüta, Alozen eta Idauzeko Arbaila eskolan animazio desberdinak proposatzen dütüe 3 urtetik 11 urtetarako gazteentako.
Düala 4 urte orai, Idauzen murgiltze programa bat eraiki zen üdako bakantzak osoki eüskaraz igaiteko eta aurten ere parada badate üztailaren 7tik agorrilaren lehenilat. Gainera, aurten lehentze egonaldi bat proposatürik da murgiltzean 6-9 urteko haurrentako.
Izen emaiteak hasirik dira Euskal alkargoko webgünean.






