(Argazkian esküinetik hasirik) Max Brisson, Michel Arhançet, Jean Castaings, Philippe Carrère eta Catherine Josso-Bruel kolejioko züzendariak estrenatü düe ostiralean (ürrietaren 16) Atharratzeko kolejio berria. Kontseilü Orokorrak osoki bere gain hartü dü beharrezko ziren 2.600.000 euroren pagatzea. Kolejioa berritü düe, eta hortaz gain, material berria erosi ere. Ordenagailüak, mp3 irakurgailüak edo arbela nümerikoak badütüe orai. Bena prefosta, haboroekin ere ez lirateke kexatüko.
Entzün kolejioko züzendaria, Catherine Josso-Bruel :
Gamere-Zihigaz hitz bat ere ez
Hatsarrean erran bezala, kolejioa estrenatzera jinik zen Philippe Carrère ikuskari ala inspektürra, akademiaren izenean. Nahi izan deiogü galto zonbait pausatü Gamere-Zihigako eskolaz, bena ez dü deüs erran nahi izan. Halere, Michel Arhançet Basabürüko kontseilari nagusia harekin elhestatü da, eta erran deikünaz, ez dü gibel eginen. Entzün Michel Arhançeten alkarrizketa :