Abentüaren 17ean Olentzerori batzarri egiteko, Alozeko «Basabürü» ikastolakoak prestaketan ari dira bena epe llabürrean badüe beste desafiorik. 1978ean lau haurrekin zabaltü bazen, 2011an 29 ekin finitüko düe urtea CE1ko klase bat zabaltü düelarik. Hatik, 2014ko sartzean berriz 43 haur badirate, ama eskolatik CM2 artino. Basabürüko ikastola eraiki izan zelarik, 15 haur baizik ez ziratekeela aitzin ikusirik zen bena basabütar etxekoen eüskara goseak, estatiztika ofizialeen zenbakiak gezürtatü dütü. Ondorioz, «Basabürü» ikastolako egoitza ttipiegi agertzen da eta epe llabür batean elkibide bat atzaman beharko da.
Entzün Aña-Mari Errequet Hastoy "Basabürü" ikastolako bürüa :