XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Mauleko Igeriskagian sekülan beno arrakasta haboro

Apirila hatsarretik zabalik da Mauleko Igeriskagia eta animazaleak ez dira eküratzen. Kurtsoetan ikasle franko, aktibitateetan lekürik gabe eta eskentza berri bat zabaltzen denean bertan betetzen da. SAM Igeriskan gaztez beterik lehiaketetan parte hartzeko prest eta erran deiküenaz üda hontan Eüskal-Herriko lehiaka Maulen hasiko da. Bestalde, igeskalarientako prezio berri bat sortürik izan da 2€tan oren batentako, arrakasta bildü düana egünaldi ederra izan ala ez, jakinez hura beti 28°tan berotürik dela. Lerragia berriak ere arrakasta dü eta üda hontako bigerren lerragünearen estrenatzeko esperantxa düe, horrekin pausa güne bat izanen da.

Entzün René Castel Igeriskagiako ardüradüna eta erakaslea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan