Gora pilota ! 2012ko Xiberoko eskü hüxkako pilota txapelgoa, hasi bezain ontsa ürrentü da setemerearen 16an Ürdiñarben jokatü diren finalekin. Lehenik, ostirale arrestiritan 3. mailako finala irabazi düe Exilard eta Cazenave, lehiakako pelotakari gazteenek, Rospide eta Bonnefont-en kontre 30/23. Igante goizan 2. mailako finala eraman düe Berasategi eta Etxartek, Arricau eta Idiarten etzean 30/13. Azkenik, Landagarayek eta Itoizek jauntzi düe Xiberoko txapelgoako 5. lehiakaren txapela. 30/25 nausitu dira Latxere eta Ithurralden kontre, 350 soegileen aitzinean. Antolatzaleak bilan oso baikor egiten düe aurtenko zoingehiagokaz. Partida eijerrak, herrietan batzarri ezinago hona, soegile franko eta audela aroa alte, osagei güziak bildürik izan dira txapelgoaren kausitzeko.
Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo txapelgoako finalaz mintzo :
Entzün Mixel Latchère pilotaria 1.mailan ari zena :
Entzün Thierry Itoiz lehen mailako txapeldüna :