XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberoko eskü hüxka txapelgoa Altzürükün !

Altzürrükün, agorrilaren 24ean, neskenegün hontan, Xiberoko eskü hüxka txapelgoako 4. final laurdenak jokatüko dira. Herriko Etxeak eta besta komiteak batzarri eginen düe pilotakarier eta soegileer osoki arraberritürik izan den arrabotüan. Paradaz baliatü gira Johañe Lapixtoi Carricaburu Altzürüküko aüzapezarekin hitz egiteko, entzün :  

 

11etan 3. Mailan, Sébastien Queheille eta Sébastien Arla, Nikolas Urruti eta Allande Iritziti-ren kontre ariko dira. Arrestiko 16etan 2. mailan, Philippe Caset eta Arño St-Jean, Guillaume Bernard eta Thierry Intxastoïxipi-ren etzean ariko dira eta 17etan lehen mailan, Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe, Ximun Luku eta Fernando Goñi III-ren kontre lehiatüko dira.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan