XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Plazaz plaza giro hoberenean !!

Argazkia : Jean Louis BaffalioSoegile hanitxen aitzinean jokatü da Xiberoko eskü hüxka txapelgoaren azken final laurdena, iragan neskenegünean, agorrilaren 24ean. 3. Mailan Sébastien Queheille eta Sébastien Arla nausitü dira, Mixel Agergarai eta Allande Iritziti-ren kontre, 30/29. 2. Mailan, Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi pareak irabazi dü, Philippe Caset eta Edouard Exilard-en etzean 30/13. Eta azkenean Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe sailkatü dira erdi finaletan hartzeko, Fernando Goñi eta Ximun Lucu irabaztez, 30/17. Giro ezinago honean iragan da oro eta egünaldia üsatü bezala kantüz ürrentü da. 
Fernando Goñi III kümita berezia zen urten. Paradaz baliatü gira berarekin mintzatzeko.
Entzün Fernando Goñi III :


Lehen erdi finala setemerearen lehenean, dagün igantean jokatüko da, Garindaineko besten karietara. Bigarrena aldiz setemearen 8an Muskildiko besten karietara. Egitarauaz xehetarzünak ondoan klixkatzez.

Txapelgoaren lehen erdi finala, agorrilaren 1ean igantearekin Garindainen jokatüko da. Goizeko 10etan 3. Mailan, Denis Aguerre eta Jean Jacques Carriquiriborde / Charles eta Antoine Dameron. 11etan lehen mailan, Bastien Christy eta Ximun Lambert / Hervé Eliziri eta Beñat Maitia. 17etan 2. Mailan, Jean Bernard Ayçaguer eta Sylvain Eyheramouno / Mikael Arricau eta Eric Etxart. Bigarren erdi finala agorrilaren 8an igantearekin Muskildin. Goizeko 11etan 3. Mailan Sébastien Queheille eta Sébastien Arla / Henri Loustau eta Olivier Ximitx. 16etan 2. Mailan Romain Escudero eta Julian Sallaberri / Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi. 17etan lehen mailan, Peio Jauregui eta Thierry Itoiz Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe.

 

 

  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan