XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Pilota berpiztürik Eskiulan.

Esquiule Athletic Club pilota batarzüna berriak, estrena besta antolatzen dü neskenegünean. Düala urte zonbait « Eskiulatarrak » pelota batarzüna desagertü zen eta orai pelota elkarte baten bersortzea gogo bat bazen. 55 kide badira jadanik eta 80etara heltzeko esperantxa düe. Herriko arrabotüa eta trinketea baliatüko düe, baita ere Barkoxeko esker pareta. Tresnekin jokatzen diren sailak, pala antxa, larrüzkoa eta balina eta xarea proposatzen dütüe.
Esquiule Athletic Club-ko kideak :


Besta egitaraua heben klixkatzez.

 

14etan Biarnoko txapelgaoako lehen mailako pala partida, Eskiula (Claverie-Anchen) Lourdes (Wanner-Duclos). 15etarik 17etara pilota eskolaren lehen trebatzea. 17etan arresti askaria. 17.15etan larrüzka paleta erakustaldia 22 urtez pekoetan selekzionatürik diren Hourçourigaray, Lagarde, Anchen eta Bourrus-ekin. 18etan dantzak Eskiularrak taldearen eskütik. 18.15etan xare partida, Laberdesque-Algalarondo, Becaas-Borteyrou-en etzean. 19etan errekiak, kantore eta dantza. Haboro ere gogoa düenentzat.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan