Bixente Zubiat eta Xavier Argain-ek irabazi düe, Pagolako arrabotüko lehen mailako eskü hüxka lehiakaren finala, iragan neskenegün arrestiritan Bittor Tikoipe eta Allande Luku-ren eretzean 30/28. Bigerren mailan, Stephane Luku eta Guillaume Barbaste nausitü dira, Yves Lopépé eta Ttotte Curutchet-en kontre 30 / 27. Bilan oso baikorra egin düe antolatzaileek. Pilota ez da hortan gelditüko, ürrietaren 4ean hasiko beita Amikuzeko 2. Trofeoa. Bigerren aldikoz, Donapaleuko USSP eta Lohitzüneko Azia pilota batarzünek alkarrekin antolatzen düe Elite Pro mailako lehiaka hori. Beraz ürrietaren 4ean 19:30etan Lohitzüneko trinketean, Larralde Amulet, Sorhuet Harismendy-ren kontre ariko dira. Ürrietaren 5ean 18:00etan Donapaleuko trinketean, Bielle Etcheto, Elgart eta Battitte Ducassou-ren kontre ariko dira. Ürrietaren 11an Donapaleun 18:00etan lehen erdi finalean, Lohitzüneko irabazleak, Lambert anaien kontre ariko dira. Eta ürrietaren 12an Lohitzünen 18:00etan, Donapaleuko lehen partidaren irabazleak, Larretxea eta De Ezkurra II-ren kontre ariko dira. Finala Donapaleun ürrietaren 19an arrestiriko 17etan jokatüko da.
Jean Michel Bonnefont Azia pilota batarzünako kidea :
- Kirola
- Agerraldiak: 2005