Barkoxek bere sasoa ezinago hobeki abiatzen dü! 37 eta 17 nausitzez Donapaleuko taldeari kontre, bonüz ofentsiboa kausitzen düe.
Alta, lehen denbora erdian amikuztarrek düdarazi dütüe, irabazten beizüen 17 eta 16.
Bena bigerren denbora erdian Barkoxek bere gibeleko jokülariaren medioz hiru entsegü sartü dütü, amikuztarren indiziplinaren pakaraztez.
Jokülari berriak ere gozatü dira eta erakutsi düe zerbait honik ekarriko züela taldeari.
Ber zoinian anekdotika multxoko lehen leküa hartzen düe barkoxtarrek joan gabe Laresorerat ondoko astean.
Marcel Kauma:
Hervé Chuburu:
Jérémy Michel: