XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Kick boxing elkarte bat Maulen abiatü da

Maulen kick boxing talde bat sortü berri da sartze hontan. Kick boxing-a: zanko eta esküekin den boxa da. Bena ez da uste bezain bortitz den kirol bat. Haatik zaintsü direnendako untsa da tentzionea askatzeko. Herabe direnentzat aldiz, konfiantsa hartzeko hon da.

Kurtsoak Mauleko Saint Josef kolegio ta lizeoko gymnase edo kirolgelan dira. Kurtsoak neskenegün arrestitan dira 4etarik 5ak eterditan. 14 urte beno haboro dütüen oroer zabalik da, izan neska ala pottiko.
Urtearentako izen emaitea 128 euro da.
Xehetarzünentako deit: 06.18.53.34.0606.18.53.34.06
Antoine Berasategi:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan