XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Rugbiaren bestak arrakasta üken dü

SAM rugbiaren 110 urteak bestatü dira neskenegünean Maulen!!
Giro honean iragan da beren arrestiko apaidüa 400bat jendeekilan, bena hitz ordü nausiak goizan eginik izan dira.
Eztabaida batekin hasteko, non ere Pierre Camou federazioko presidenta, Jean Pierre Elissalde eta mauleko beste parte harzaleek, beren rugbi amatür geroaren ikuspüntüa eman düen.
Eztabada bizia eta jarraikia Mauleko Maule Baitha zinema salan.
Socios alkarteak zütüan goizanko hitz ordüak antolatü bere biltzar nausiaren kari.
Sociosek urte bat badüe orai eta 1200 parte harzalee biltzen dütü eta horien esker 25 000bat euro bildü.
Bilan oso baikorra beraz, arrenküra nausia beidüe nola sosa partekatü. Haboxia formakuntzaren lagüntzalat emanik izan da.
Besta ederra beraz, urteko azken indarra eman gabe federal1an batzeko Agdeko zelaian...
Rémi Goyenetche, Socios alkartearen lehendakaria:


Miguel Galdos euskarians taldean parte hartzen dü eta eüskara eta Euskal Herriko bi aldeko harremanak aipatü dütü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan