Xiberotraila marathon bat bilakatzen da. Orai artino lasterkaldiak 36km egiten bazüan, oraitik goiti 42km eginen dütü. Ezen, Holltzarte eta Orhiren arteko ebilbidea ez date kanbiatürik. Ordüan beti “Xiberotrail Holtzarte Orhi” izena etxekiko dü. 16km-tako lasterkaldi edo ebilaldia, haatik, 13km-tara igaranen da. Audela, günez kanbiatüko da eta lehia badate kronometratürik izanen beita. Azken kanbioa egüna date, gibeltü beitüe, agorrilaren 5ean egitez. Hola ez date haboro Baionako bestestekila batean. Xehetarzünak Herve Amestoy-rekin :
- Kirola
- Agerraldiak: 1802