Atharratzen badira urteak trinketa ez dela baliatürik. Alta, zonbait orit dira lehenago Basabürüko partidetan zonbat jente biltzen zen. Hargatik, SAM Mauleko pelota batarzünak eta Atharraztarrak Atharratzeko pelota batarzünak bat egin düe trinketa zaharberritzeko. Xede handia plantatü düe, bitrezko mürrü bat altxatü gei beitüe eta erran gabe doa, jente haboro errezebitzen ahal lüküan trinketa egin nahi lüküe.
Holako lanek sos behar beitüe, bi pelota batarzünez gain Atharratzeko herriak, Xiberoko herri alkargoak, Akitaniak eta Kontseilü Orokorrak hitz eman düe parte hartüko züela.
Xehetarzünentako, entzün Mauleko pelota batarzüneko Philippe Etxegoien :
- Kirola
- Agerraldiak: 2677