Rugby sasoi berria prestatzen ari da Mauleko SAM Rugby taldeak. Astean kurtsean hiru trebatze egiten dütüe üztailatik eta txapelgoaren lehen egünaldiko Hazparne errezebitü aitzin, adixkidantzako partida bat jokatüko dü Hernanin eta prestakuntza egünaldi bat eginen dü. Bi sasoin artean jokolari gütti joan da, Kevin Chütahandy Aramitzera eta Joël Garikoitz Donibane Lohitzünera. Sartzeetan, Reichel artekoen taldetik, gazte andana batek gehitüen taldea azkartüko dü, Remi Laplace-Claverie ützültzen da, Romain Caballero Miarritzeko Espoir taldeko kapitain zena 3. Lerroa ere horra da, Ismael Lorentzo Orthezeko 2. Lerroa ere, eta azkenik Jacques Vergez aitzinekoen trebazailearen ordez, Maulen denboran ari izan zen Christian Tabanez ariko da. Multxoko beste taldeak, eskualdekoak dirateke, Girondatik, Floirac, Lormont eta Salles, Landesetatik, St-Paul les Dax, Peyrhorade, Hagetmau eta Bokale, Biarnotik, Ortheze eta Aramitze eta Euskal Herritik, Hazparne eta Hendaia. Txapelgoa beraz setemearen 8an hasiko da, Marius Rodrigo zelaian Hazparneren kontra. Henri Etcheverry :
- Kirola
- Agerraldiak: 1668