Skate-board, trotineta, rollers edo BMX, hirietako kirolen üngürüko egünaldi bat proposatzen deikü Loco-Motiv’ alkarteak, neskenegün hontan goizeko 10etarik arrestiriko 6etara Mauleko plazan. Egünaldiaren helbürüa da, kirol mota horien ezagütaraztea sekülan eseiatü ez düeneri eta ezagützen düeneri alkar kürütxatzeko parada baten eskeintzea. Hortarako, jauzi egiteko zürrezko modülo bereziak plantan ezarriko dira eta Skate Board delakoaren egiteko materiala ere prestatüko da. Adin güzietako izan dadila, beste animazione franko badirateke, hara nola, leheneko argazki erakusketa bat, Graff margotzeko teknikaz iniziazione tailerra, haurrentako txontxongiloz edo marionetaz tailer bat eta beste….. Egün orotan goizeko 10etarrik arrestiriko 18etara jateko eta edateko ere badateke. Ebi sobera baldin bada, arramaiatzaren 23an igaranen da. Xehetarzünak alkarteko Alexandre Pressani eta Marlène Da Costa :
- Kirola
- Agerraldiak: 1489