Zibero Sports Atarratzeko kirol batarzünako emazteek balintria ederra egin düe, atzo igantearekin, Frantziako eskü baloi koparen kontü. « Nouvelle Aquitaine » eskualde mailako final hamaseigarrenak jokatü dütüe Lot et Garonne-eko Pechbonnieu Coteaux HandBall taldearen kontre eta 26/23 nausitü dira. Ondotik, final zortzigarrenak jokatü dütüe, Charentes departamentüko Gond-Pontouvre taldearen kontre eta hor berriz nausitü dira, haatik lehenagoko partidan baino zailtarzün habororekin, akidüraren gatik baldin bada. Partida 18/18 berdin emaitzarekin ürrentü da eta penaltietan eraman düe partida. Ondorioz final laurdenetako sailkatürik dira orai, hots abentürak jarraikitzen dü. Xehetarzünak ekartzen deizkü Mathieu Tauzin trebazaileak :
- Kirola
- Agerraldiak: 1745