Urte oroz bezala Basabürüko ihauteekin batean agitüko da igantean. Aurten Atarratze-Maule gaintialat eginen da, hots aisaxeago izanen da. Xiberotarrek gerogo eta haboro parte hartzen düe lasterkaldietan, trailaren modari esker. Erran behar da ere azken urtetan ‘Xiberotarrak' lasterkari taldea plantatü dela eta haren lagüntza handiaz gain lasterkarien heina emendatü da. Azken mementoala artino presentatzen ahal da igante goizan züen bizkarrekoaren biltzeko bena heben ere izena emaiten ahal da. Xehetarzünak Sébastien Challarekin :
- Kirola
- Agerraldiak: 1846