Mauleko Karaté Klub delakoak emaitzak izenago honak ardietsi dütü gazteen mailan iragan sasuan eta hasi berri den hontan. Horren berri emanik izan da igaran ostegünean alkarteak egin düan biltzar nausian. Kausitze emaitza horiekin Xiberoko Karate taldea Akitania eskualdeko talde hoberenetan kokatzen da. Halere, igaran urtean kurtsoak sobera konpetizionen prestatzeko antolatürik izan beitira, gazte frankoek karatea ützi düela aitortü düe ardüradünek. Aurten nahikünte güziak kontütan hartüko dütüe, bi kurso mota eskentzez. Azkenean, Xiberoko Karaté Klub delakoa SAM Omnisport alkartean sartüko da laster bere galtoa honartü bezain fite.
Entzün Battitta Berrogain Karate alkarteko kidea :