XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberoko üngürüak arrajin behar lüke!!

Xiberoko üngürüak arrajin behar lüke!!

Xiberotarrak lasterkariek alkarteko biltzar nausia egin düe !

 Ligiko ÜHAITZA aterbetxean igan urteko bildüma iragan neskenegünean egin da.

48 lizentziadün baziren igaran urtean, horietan 16 emazte eta 32 gizon. Aurten emazte haboro sartü dira taldean, eta 50 bat harpide kontatzen dütüe.

Astearte oroz Maulen alkarretaratzen dira kirolariak laster egiteko eta lasterketa txapelketentako trebatzeko.

Xiberoko üngürüaren lasterkaldea aurten arramaiatzaren 18an antolatüko da, 2 urtez ezeztatürik izan ondotik.

Iragan urteko lasterkaldiak oro ezeztatürik izan ziren, eta STRAVA izeneko aplikazionearen bidez desafioak egin ahal izan zütien taldearen dinamikaren begiratzeko.

Alkarteko Kevin D kirolaria Frantziako txapelketan kalifikatürik izan da, eta Montauban-en lasterkaz ariko da azaroaren 14ean !

Txomin Etxart: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan