XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

17. Xiberoko txapelgoa hasirik da

17. Xiberoko txapelgoa hasirik da

Ez dira sekülan hainbeste xiberotar izan Xiberoko txapelgoan !

17. da hasi ( arramaiatzaren 23an) zalgizeko besten kari eta seteme arte plazaz plaza iganen dira 3 maila desbardinetan. Berrikuntza zonbait lehen mailan 9 xiberotarrek izena eman beitü, eta Mendikotako arrabotü berritik igaranen dira prefosta.
Erran behar da bide egin düala sortü zenetik, eskü hüska ez beitzen aski ikusten plazetan sortü zen jenteer eta haurrer gogoaren emaiteko. Eta orai emaitzak ikusten dira maulen formatürik izan direnak izena emaiten beitüe. 8 ekipa lehen mailan eta 10 ekipa 2 eta 3. Mailan.
Pilotarien biltzarrak 10 pelota eskeini dütüe ere antolazaleer, üda hontan erabilirik diratekeanak.
Azken urtetako bilan izigarri positiboa egin düe alkartekoek, eta espero düe hebentik urte batetara txapelketako lehen mailan ariko direla xiberotar zonbait.

Xabi Elgart Xiberoko txapelgoa alkarteko kopresidenta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan