Urte oroz bezala, sü andana bat piztüko dira Xiberoko mendi hanitxetan. Aurten, arramaiatzaren 23a urteko egün lüzeena dela eta, ekiari omenaldi bat egiten da eta hortarako dira süak pizten. Orotarat, 15 sü piztüko dira Maulen Hitabordan, Atharratzen Maidalenan, Sohütan Gaztelaian, Irabarnen Xardekan, Eskiulan Mandelün, Barkoxen Ahargon, Muskildin San Antonin, Urdiñarben San Gregorin, Ainharben Laphitzagan, Ligin Zalhagaiñen, Ürrüstoin Gaztelütxagan, Ozazen Lomendin, Donaixtin Beltxun, Larrainen Betzülan eta Ardakotxian. Aurtenko berritarzünetan, Larraineko Betzülan piztüko da süa Itzalzuko jenteek builtarazirik eta Xiberoko mügatik hürrünago ere bai, Donaixtiko Beltxu mendian. Nahiantak oro kümit dira prefosta nahi düen leküalat joaitea eta memento goxo baten igaraitea. Hitzordüak eta xehetarzün güziak, Hebentik alkartearen web günean.
Entzün Mixel Etxekopar, Jondane Johaneko süaren builtazalea :