Urte hona izan da 2011a Maule Baitha zine gela kudeatze düan alkartearentako. Sartzeen aldetik 2010a beno 2000 sartze haboro izan dira, bereziki
« Les Intouchables » filmak ezagütü düan arrakastari esker. Orotarat, 18000 iraganik sartze izan dira, haurrak eta gazte dira so egile nausiak, hortarako eskentza zabala egiten dü Maule Baithak pübliko honi züzentürik. Kontüak plomatzen dütü Maule Baithak bena aspaldiko arrenküra da, elektrika eta gasako gastüak, pezü sobera düelakoz. Ofiziozko jente bat iragan da zine gelatik isolazionearen ikusteko eta üdüriala oso txarra agertü da. Düdarik ez, lanak egin beharko dira gaüzen hobetzeko.
Entzün Henri Gairin Calvo Maule-Baitha zinema alkarteko bürüa :