XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Pastoralaz gogoetak

Eusko Ikaskuntzak kümitatürik, pastoral idazle eta errejent zonbait bildü dira Barkoxen iragan astean. Egünaldia Jean-Louis Davanten mintzaldiarekin hasi zen, pastoralaren historia züalarik ardatz. Ondotik, idazleak bildü ziren mahain-üngürüan (peko argazkia), eta lehenik bakotxak esplikatü züan nola hasi zen pastoral idazten. Hortarik landa, patoralen üngürüko arrenküra zonbait aipatürik izan ziren.

Eüskara

Zenbakiek argi erakusten düe eüskararen erabilpena ez dela hobetzen ari Xibero hontan. Mixel Etxekoparrek bere ofizioko zenbakiak aipatü zütüan ; erakasle ibiltaria da, eta dütüan 250 ikasleetarik 5 eüskaldünak dira. Haatik, pastorala heltzen delarik, üdüri lüke herrian eüskaldün konzientzia bat pizten dela, edo erranik izan zen bezala, zonbaitek pastoral egünean hala agertü nahi düe hasteko. Pier Paul Berzaitzek mezarekin konparazione bat ere egin züan, erraitez mezak latiz emaiten zirelarik, jenteek kantoreak kantatzen zütüela deüs ere konprenitü gabe. Galtore batekin jarraiki behar litzatekean eztabaida da : norat bürüz doa pastorala eüskara galtzen bada ?
Pastoral geiak
Aipatürik izan zen pastoral zonbaiten geiak merexi lüküela arra hartürik izatea, hala nola Matalaz, Eskiulan eta Parisen bera emanik izan beitzen. Bena eüskaldün züjetak agortzen ari ote direnez ere aipatü delarik, kanpoko geiak elkibide izaten ahal liratekeala erranik izan da. Bena hori, eta beste aipageiak funtsean, beste eztabaida zonbaiten abiapüntü izaten ahalko dira geroan ere.
Dena den, Xiberoko Botzak mintzaldiak beren osotarzünean hedatüko dütü. Hasteko dagün asteartean (azaroaren 24an) Jean-Louis Davanten mintzaldia pastoralen historiaz.
Entzün Jean-Louis Davanten mintzaldiaren hatsarrea :


Entzün idazleak nola hasi ziren pastoral idazten :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan