Ibilbide ederra egin dü libürütegiak 1992ko apirilaren sortzetik egün arte. 2001an handitze lanak izan ziren dizkoteka baten sortzeko eta aurten ziberbazaren zerratzearen ondorioz, 3 ordenagailü ezari dütüe internetekin lotüra baten izateko. Orotarat, urte batez 1200 jente ibilten da erregülarki libürütegian eta 30 000 dokumentü hartürik dira urtean. Bestalde, Eüskal ekoizpenak bere leküa badü. Azken urteetan, Eüskararen Erakunde Püblikoaren lagüntza izanki güne berezi edo egokiago baten sortzeko pentsamentükan ari dira. 10 000€ aintzin kontü bat badüe urtean libürü eta dizken erosteko. Hogei urte horietan ber günean izatez, explikatü deiküe libürü zaharrek interesa galdü düenek elkitzen dütüela berrier leküa üzteko. 20 urteak ontsa ospatzeko, urte ürrentziala arte animazione franko antolatüko dütüe. Horien artean, ürrieta ürrentzean hasiko dena "80 urte Frantses Kantorean mikrofonotik mp3ra".
Entzün Isabelle Gavard Mauleko libürütegiko ardüradüna :
- Kultura
- Agerraldiak: 3404