Claude Labat ikerlaria, erretretan den irakasle ohia, Maulen zen bere libürü berriaren aipatzeko. Bost urtez, sekülako lana egin dü mitologien geien biltzeko eta explikatzeko. Llabür eli baten gisa libürüa izkibatürik bada, horren gibelean txerkatzen dü istoria horien sustraiak. Bere obra ez da izkiribüz baizik beterik, argazki hanitx ere edireiten dira. Kolore hanitx ageri dira eta erakurteko inbera sorarazten dü. Egüberriko opari eder baten ideia !
Entzün Claude Labat ikerlaria :
Soinüa telekargatü (esküinarekin klikatüz)