Üda hontan, Sohütako ehün bat herritarrek emanen düe, Jean-Louis Davantek idatzi düan René Cassin pastorala. Düala 12 urte, Xiberoko Makia eman züen bigerren gerla denborako historia eta aldi hontan ere, bigerren gerla denboran izan ziren gertakari zonbait aipatüko dira. René Cassin ofizioz jürista, Giza Eskübideen idazle bezala ezaguturik da eta bigerren gerlan Londreserat joan zen De Gaulleren lagüntzera. Nobel saria üken züan 1968an eta zentu zen 1976an eta Pariseko Panthéon-an ehortzirik izan zen. Hona zoin historia kontatüko düan aurtenko pastoralak. Bestalde, barantaila hontan, pastoraleko kargüen emaitea zen eta René Cassin date Dominique Pinque.
Entzün pastoraleko bi errejent berriak Battitta Berrogain eta Alain Guimon Sohütarrak :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Dominique Pinque eta G. Hourçourigaray, René Cassin pastoraleko süjeta eta süjetaren emaztea :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün René Cassin pastoraleko idazlea Jean-Louis Davant :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Kargü zonbait : Süjetaren emaztea, Celine Othatçeguy
Süjetaren ama, Gisele Hourçourigaray
Entrada eta De Gaulleren kargüa, Serge Gabaston (Xiberoko Makia pastoraleko süjeta)
Sortida eta Borthiry kargüa, Benoit Haristoy
Bi satanak : Fabrice Pinque eta Peio Berrogain{jcomments on}