XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

"Basabürüko Ihauteak" kausitürik

"Basabürüko Ihauteak" orano ere kausitürik ! Aurten, talde berri batek dü lekükoa arrahartü, orai artinoko ber bidea jarraikiz. Aspaldiko partez, gazteak saldoan hüilantü dira eskükaldüen emaiteko. Bestalde, egünaldi ederra izatez, jentek baikorki ihardetsi düe "Basabürüko Ihautier". Maskatü gabeak hor baziren kukuskatzeko, jente hanitx ere hor ziren maskatürik, erlez, kirolariaz, sükaltariaz, joaldünez eta prefosta apezküpüaz. Karriken alegeratzeko hor ziren trikitilariak, gaiteroak, bandak eta bazterren harroarazteko "Batukadak". "Basabürüko Ihauteak" Zanpantzarren erretzearekin ürrentü dira plazan sü eta kez, eta gaüa ürrentü da giro hoberenan Atharratzeko ostatüetan.

Entzün Xantiana Etxebest "Basabürüko Ihauteak" talde berriko aitzindaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan