Klun edo pailazo bat, sonüegile bat eta dantzari bat alkartü dira Har eman ikusgarri poetikoa proposatzeko. Biziaren gorabeherak eramanik, norat bürüz ari den ikusteko denborarik ez düanaren poetika lantzen dü. Dantzak zerbait ekarten dü, müsikak ere, klunak ere eta poesiak ere... Ez da sail bakar baten etiketarekin aurkeztürik izan. Eta arte ezberdinen kürütxatze horrekin, pertsonaia bat bere osotarzünean erakutsi nahi deigüe hiru arizaleek : Jean-Christian Irigoien, Mathieu Mendizabal eta Pierre "Vivi" Vissler. Abentüaren 12an neskenegünean ikusgei dateke Maule Baitha zinema gelan, gaüko 9etan. Sartzea 12 eurotan izanen da, eta apaltzeekin 7 euro eta 5 euroetan (dohainik 7 urtez pekoentako). Hebentik kolektiboaren antzezlana da.
Entzün aurkezpen labürra Pierre "Vivi" Vissleren ahotik :
- Kultura
- Agerraldiak: 3848