XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

18. KORRIKA Xiberoan nola iraganen den ?

18. KORRIKA martxoaren 16an arrestiriko 14.15tan sartüko da Xiberoan. Aitzindariak dantza federakuntzako eta Pitzgarri alkartetako zanko sagar arinek düe lekükoa eramanen, Oxkaxeko lehen kilometroan. Hortik harat, lekükoa 31 kilometroz, 41 alkarte, 8 Herriko-Etxe, Xiberoa Herri Alkargoa eta 4 enpresetako kideen esküz eskü igaranen da. Kilometro beno harzale hanitx haboro izan dira aurten ere eta süstengüa beno eüskararen biziarazteko nahiküntea erakusteko gogoa ez da tipitzen. Arrestiriko 18.30tan Amikuztarrek segida hartüko düe bena ondotik algarrekin besta egiten ahalko da Arüeko ezker paretan. Txalapartalariak, bertsulariak, Burgaintziko txarranga eta beste sürprisak izanen dira eta prefosta jateko eta edateko. Ikus Xiberoan finkatürik diren kilometroak

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea eta Korrikako kudeazalea : 


Entzün Beñat Espil Korrikako kilometroen presentatzen : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan