XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bertsu aiharia Gamereko Aguerrian

 

Egürra energia berriztagarria erabiliko düen lehen xedeak, argiaren ikusteko mezperan dira dagoeneko Xiberoan. Egün horietan estüdio bat hasiko da, Maule, Atharratze eta Gotainen, hiru bero sareen eraikitzea egingarri denez ikertzeko. Bero sare batek, egürrarekin hur beroa egiten düan galdera batetik, eraikin pübliko, enpresa edo etxe batetara, barneko berokuntzarako ala xahatzeko hur beroa banatüko dü. 2 000 tona egür behar lizate hiru bero sareen ibilarazteko, Xiberoko oihanek aise segürtatzen ahal düen kantitate bat. Estüdioa Akitania eskualdeak dirustatzen dü eta sareen infrastrüktüraren kostea Departamentüko Elektrifikazio sareak bere gain hartü behar lüke.

Entzün Bertrand d'Hulst Xiberoa Herri Alkargoako energia berritagarria sareko teknikalaria : 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan