Urte osoan, 17 000 sartze saldürik izan dira Maule Baitha zinema gelan. Zenbaki ederra üdüritzen badü, doi doia da zinema biziarazten düan alkartearen bermatzeko. Zinema zaleak hilabetean behin zinemalat joan balite, aski lizate alkartearen sendotzeko. Herri ttipi batetako gela izanez, filmak elki eta hiru asteen bürüan baizik ez dira Maulen ikusten, alkarteko ardüradüner penagarri bazaie ere "ezin dela beste gisa egiten "deioie. Bestalde, ohartü dira eüskarazko filmek pübliko hon bat badüela, bena oranokoz konplikatü da harien biltzea, bereziki hedatzeko baimenak ezberdinak beitira, Frantzia eta Espainako legediaren aldetik. Haatik, arrenküra hau konpontzeko bidean dela üdüri dü. Ohartetxekitzekoa da, hilabetean behin zinemalat joaitez, Mauleko gelak geroa argiago ikus leiokeala…
Entzün Henri Guérin Calvo Maule Baithako ardüradüna :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)