Mauleko Kültüraldia ostiralean, setemerearen 20an, hasiko da. 19.30etan, Kültüraldiaren estrena eginen da eta ondotik 21etan Barzelonako "PSIRC" konpaniaren "LAB" ikusgarria eta Belgikako "D'Irque et Fien" konpaniaren "Le carrousel des moutons" ikusten ahalo dira, Mauleko plazan (ebia balitz Jaï-alaïean). Hortik harat, martxoaren 28ala, Bernard Azimuth-en "A table !", Ürrats Berriak alkartearen "Txilin Txori" sorkuntza, "Magouilles et conflits de canards" antzezlana, "Musikolore" kantaldia, "Mélange 2 temps" pailaso ikusgarria, "Ninika" dantza sorkuntza eta azkenik "La pluie" antzezlana ikusten ahalko dira. Horrez gain, filma eta erakusketak ere proposatüko dira. Xehetarzün haboroen ükaiteko, Mauléon-soule.fr web günean sartzen ahal zidee.
Entzün Béatrice Lahargou Mauleko kültür zinegotzia :