XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Larraintarren aldi igante hontan

Igante hontan hasiko dira 2010eko maskaradak Larrainen. Azken mustraka ostirale hontan eginen badüe ere, iragan neskenegünean talde osoa Larraineko trinketean bildürik zen. Apirilaren 18an azken maskaradak Larrainen eman beno lehen, 12 herrietarik iraganen dira (datak pean dira). Artean, taldearen aurkezpena egiteko tenorea jin da.
Kargü nagusiak beteko dütüenak ondokoak dira. Kabana handia Allande Etxeto izanen da, eta Pitxu bere lagüntzale erri egingarria, Mathieu Bengotxea. Buhame jauna aldiz Hervé Ameztoi dateke. Beltzen ondotik aipa ditzagün gorri zonbait. Hasteko, peko soinüan behatzen ahalko düzüen Jauna Nicolas Bengotxea da, eta haren Anderea Mirentxu Camy. Laboraria eta Laborarisa Pette Etxebest eta Christelle Elgoien izanen dira, eta haren ahizpa Nadine Elgoien Xorrotxa dateke Ximun Akozeberrirekin batean. Azkenik Kerestuak Beñat Borthelle eta Jüje Akozeberri dirateke.
Azken aipamen bat ere Xorrotxen berset egilearentako, Jean-Dominique Iriartentako, eta Xorrotxen kantorearen ahaidearen egilearentako, Laurentx Oihenartentako. Maskaradako azken kantorea aldiz (hitzak eta ahaidea) Robert Larrandabürük hontürik da.
Bi hitz ürrentzeko igante hontako maskaradaz : barrikada haustea 9.30tan izanen da, eta azken barrikadatik landa segidan emanen da plazako ikusgarria. Ondoko aldietan berriz, üsantxa den bezala, arrestiriko 3.30tan emanen da maskarada, bazkaltü ondoan.
Entzün Nicolas Bengotxea, Jauna :

Urtarrilan : 10an : Larraine. 17an : Gamere. 24an : Ligi. 31an : Atharratze.

Barantailan : 7an : Eskiula. 14an : Muskildi. 21an : Arrokiaga.

Martxoan : 7an : Altzürükü. 14an : Altzai. 21an : Santa Grazi. 28an : Aloze

Apirilan : 4an : Barkoxe. 11an : Urdiñarbe. 18an : Larraine
Mathieu Bengotxea eta Allande Etxeto (Pitxu eta Kabana)Xorrotxak : Ximun Akozeberri eta Nadine Elgoien
Arizaleak buhameen joküari soBuhameak eta Buhame Jauna, Hervé AmeztoiKabana handia bizkarrez

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan