XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Euskara Jendea Mauletik Bilboala.

Euskara Jendea, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kültür alkarteek ekoiztürik dokümentala da. Dokümentala osatzen düen 40-50 minütako sei parteek presentatüko dira, Maule, Gaizteiz, Iruñea, Baiona, Donosti, eta Bilbon, ürrietaren 10etik 25ala. Lehen hitzordü, ürrietaren 10ean, ostegün hontan beraz, Mauleko Zinka ostatüan 20.30etan.
Entzün Xamar Euskara Jendea libürüaren idazlea :

Lan hau, eüskaldünen hiztün komünitatearen historiaren ildo nausiak agertaraztea enseatzen da. Aitzinhistoriatik abiatürik ekünko egüneala artino, eüskaldünak herri, kültüra eta hizkuntza hanitxekin bizi izan dira, bere hizkuntza galdü gabe. Historia hori kontatzeko, hizkuntzalariek, historialariek, arkeologoek, antropologoek eta kültüregileek parte hartu düe. Horrez gain, irudi eta müsika landüak oso erakargarri egiten düe ekoizpena.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan