XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Barkoxeko Etxahun alkartea, egün, bihar eta etzi kültürari lotürik.

2013an Barkoxeko Etxahun alkarteak, dantza, antzerki, gogoeta-eztabadak, sail ezbardinetako jeiak antolatü dütü. Iragan ostiralean egin den alkartearen biltzar nausian, Patrick Queheille Kanpo lehendakariak erraiten zeikün bezala, izan dadin, Hebentik, Bil Xokoa, Eusko Ikaskuntza, Barkoxeko Herriko Etxea ala Rugby taldearekin, animazioneak geroz eta haboro beste alkarteekin partaidetzan antolatzen dütüe, eta hortaz botzik agertü zaikü. 
Patrick Queheille Kanpo alkarteko lehendakaria :

Dagün urtean, dantza taldeko gazteak lagüntüko dütü alkarteak, pentsatü düen xedearen bürüala eramaiteko. San Frantxiskoko Eüskal Etxeko dantza taldea errezibitüko düe, Arnegiko dantza taldearen lagüntzarekin, helbürüa delarik Baxenafarroako gazteekin betan, 2015ean bere aldean Ipar Ameriketara joaitea.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan