"Oroitzen naiz" dantza sorkuntzaren filma hedatüko da, ürrietaren 4ean Hebentik alkartearen egoitzan, Mauleko Matalas karrikan arrestiriko 19:00etan. Sorkuntza horrentzat, Mizel Theret koreografoak, aparteko hiru dantzari alkartü zütüan, orain adinean aitzinaturik : Jean Nesprias (84 urtekoa), Philippe Oyhamburu (90 urtekoa) eta Koldo Zabala (75 urtekoa). Hiruetarik bakoitzak bere bizia dantzari eskaini zion. Sorkuntza horren helbürüa ez zen omenaldi baten egitea, ez eta gizon horien ibilbideak oroimenez behatzea ere, baizik eta horien jentarzün osoaren argitara ematea. Obra intimista hori, nausitarzünez, eztitarzünez beterik, keinüzko komünikazio soil batean oinarritü zen. Bestalde, dantzariaren gorpitzaren zahartzea, bai eta gorpitzaren oroimenarena ere, sorkuntza horren minean izan ziren.
Mizel Theret :
- Kultura
- Agerraldiak: 2405