“Baküna show” Kompany Beritzako dantza taldearen sorkuntza garaikidea taularatüko da lehentze, azaroaren 7 eta 8an Mauleko Jaï-alaïean. Xiberoko dantza eskola ezbardinetan ikasi düen gazte multxo baten xedea da eta düala 18 hilabete hasi ziren sorkuntzari korpitz emaiten. Ikusgarriaren sortzeko talde bat osatü zen Johañe Etxebest-en üngürüan. Edu Muruamendiaraz, Gipuzkoako dantza maisuaren lagüntza üken düe koreografien asmatzeko, jauntziak Juana Etxeberri-k, sonü bandak Andde Carrère-k dütü egin, Marc André Nicolao-k argiak eginen dütü. Sartzeak salgei dira jadanik, Xiberoko turisma bülegoetan.
Johañe Etxebest :
Dominique Espil Kompany Beritzako ardüradüna :
Sorkuntzak, azken 50 urteetako Xiberoako sozio-kültüral historioa jorratüko dü, kültüra ikusteko eta bizitzeko ikusmolde ezbardinen arteko desadostarzünak argitara ekartzez. Ohizko tradiziorik abiatürik, Xiberoko dantzari builta berri baten emaitea düe helbürü. “Baküna Show” Xiberoa Herri alkargoaren "Xiberoa : Euskal Bihotza Txinkan" egitasmoan sartzen da, eta lürraldearen promozioaren egiteko, Angelüko Quintaou gelan, Donostiako San Telmo müseoan eta agian Getxon ere plazaratüko da negü hontan.