Gaüaldi berezi batetara kümitatzen gütü Maule hiriko kültür sailak, urtarrilaren 23an 21:00etan Altzürüküko herriko gelan. « Atz » ikusgarria, Elodie Baffalio pianista Urdiñarbetarra eta Xomin Sourgens Bastidako argazkilaren arteko alkarretaratzearen ondorioz sortü da. Xomin Sourgens-ek Hego Ameriketako Andesetan egin dütüan argazkiak alde batetik, eta bestetik Elodie Baffalio-ren inprobizazio müsikala, bi ünibertso horien üztartzeaz sortüko da « Atz ». Ikusgarria adin güzieri züzentzen da, sartzea 10 eurotan finkatürik da eta aitzinetik Mauleko herriko etxean erosten ahalko dütützüe edo ostiralean leküan berean.
Elodie eta Xomin, Artzen-en mikroan :
- Kultura
- Agerraldiak: 2029