XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Ondarearen egünak ikerzaleak elkartearekin

Aurtenko ondarearen egünak edo "journées du patrimoine" izeneko egünaldiak abiatzen dira ostirale hontan Frantzian eta Xiberoan ere.
Aurtenko lema da XXIgerren menteko ondarea. Xiberoan eraikuntza eta gaztelü hanitx ikusgei dirateke beraz aste ondar hontan.
Maulen, gaztelüetarik kanpo, historiaz ardüratzen den Ikerzaleak elkarteak urte oroz bezala bere gain hartzen dü egünaldi horien animazioa.
Hartakoz, hitzordü nausietan, ostiraletik aitzina, mintzaldi batekin abiatzen düe ostirale gaüan Mauleko turisma gulegoan Michel Larroche arxitektarekin eta neskenegünean Xiberoko etxeen erakusketa batekin jarraikiko düe ber günean.

Robert Elizondo:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan