Astobelarra argitaletxeak bere libürü berria presentatü dü.
Isabelle Brogly Bildoztarra da honen ezkibazalea. Autobiografi baten bidez bere lehen libürüa ezkibatü dü.
Bere biziko 15 egün dütü kondatzen, mentüz bere biziko gaitzenak.
Düala urte zonbait Paueko CHPko zerbütxü gaitzenan egon zen 2013an bere bürüz beste egitera deliberatü ondoan. Hanko bizitzeko baldintzak salatü nahi dütü Isabelle Brodyk.
Geia hein bat pezü bada, bere ezkibatzeko manerarekin ta umorearekin ahintü nahi izan dü.
Astobelarra libürü berri honek « Emmenez moi au paradis « dü titülüa eta edireiten ahal düzie bere üsatüzko saltze günetan.
Isabelle Brogly:
- Kultura
- Agerraldiak: 1993